errioxabertsotan
errioxabertsotan@gmail.com
2016/03/08
2016/5/5 Bertso topaketa mundiala Oionen
2014/11/18
2014/04/17
Maiatzak 3 bertso bazkari mundiala Lapuebla de Labarcan Araba Euskaraz dela eta
Aupa bertsozale,
Datorren maiatzaren 3an, Araba Euskaraz dela eta, bertso-bazkari mundiala antolatu dugu. Arabako Errioxako Lapuebla de Labarcan izango da, COVILA upategian.
Honako bertsolariak izango ditugu gurean:
AMETS ARZALLUS
MAIALEN LUJANBIO
IGOR ELORTZA
IÑAKI VIÑASPRE
ORLANDO ARREITUNANDIA
Gai-jartzailea: ALAZNE GARCIA (TXANDRIO BERTSO ESKOLA)
13:30tan bisita COVILA upategian
14:30tan bazkaria COVILA upategian
Bazkalostean bertso-saioa.
Prezioa: 26 €
Izena-ematea:
1.- Telefonoz: 945 607199
2.- E-mailez: arabaeuskaraz@ehi.ikastola.net
3.- Zuzenean: trasferentzia egin honako kontu korronte zenbakira:
ES84 2095 3258 20 9113157670
erreferentzia: M3 (izen-abizenak)
Zabal ezazue mezu hau bertso eskola, euskaltegi, ikastetxe, kultur talde edo inguruko bertsozaleei,
Animatu!!
_________________________________
2014/02/17
KRONIKA: Hiru mosketeroek, zazpi ipotxek eta Hamelingo trikitilariek gustura eta libre kantatu zutenekoa...
2014/02/10
Arabako bertso kuadrilla artekoA...hasi da eta badator
Hiru data izango dira garrantzitsuak gureari dagokionez:
Otsailak 15 larunbata, Oion: bertso bazkaria - Txandrio vs. Zeledonen seme-alabak (Zalduondo) + Oiana
Otsailak 22 larunbata, Gasteiz: bertso-poteoa - Aizkorak Zorroztu (Gasteiz) vs. Txandrio
Apirilak 5 larunbata, Agurain: Final Handia - Talde guztiek parte hartuko dugu egun osoko festa giroan.
Otsailaren 15rako dena prestatzen gabiltza, zu zeu, bertsozale falta zara...animatu eta parte hartu gurekin hitzaren kirol nazionalean, errimen zirimolan, euskaratik eta euskaraz, hitza jolasa bihurtu den honetan!!
Otsailak 15 larunbata BERTSO-BAZKARIA Oiongo Azkenak elkartean, 14:30tan.
15 €, gazteak: 8 €. Izena emateko 600083476
Bat-bateko taldeak: Txandrio - Arabako Errioxa eta Zeledonen seme-alabak – Zalduondo
Idatzizko taldea: Oiana Triki Band Sound
(Oharra): Zalduondoko taldeak autobus bat jarriko du joan eta etorri egiteko. Info gehiago 615 758 844 Antolatzailea: Txandrio - Arabako Errioxa
Txandrio bertso taldea + Oiana: Orlando Arreitunandia, Iker Olabarrieta, Unai Bengoetxea, Edurne Azkarate, Endika Sarabia, Arantxa Sobrino, Alazne Garcia, Mikel Fernandez de Arroiabe, Ibai Roitegi, Idoia Marauri, Uxue Fernandez-Andes, Virginia Eusebio eta Julen Zabala |
Informazio gehiago: http://www.bertsozale.com/eu/araba/bertso-kuadrilla-artekoa
2013/11/29
2013/11/27
Azaroaren 29an euskararen nazioarteko eguna ospatuko da Oionen
Afarian izena emateko: Telefonoz: 945 601087 (IKA Errioxa) edo bertan: Oiongo San Bizente ikastolan, Oiongo Ramiro de Maeztu eskolan, IKA euskaltegian eta igerilekuetako tabernan.
Informazio gehiago: http://www.euskaramaitedut.com/
Ikusi Euskararen Egunerako prestatutako bideoa!